Tabako Merkaturako Ordezkaritza - Ekonomia eta Ogasun Ministerioa
Tabako Merkaturako Ordezkaritza
Hasierako orria Contactar con el Comisionado
Portada  |  Web guneari buruzko laguntza  |  Web gunearen mapa  |  Beste web gune batzuetarako estekak  |  Web guneari buruzko kontsultak     |

Arreta-telefonoa
902.500.603

Administración Electrónica en el Ministerio de Economía y Hacienda (Abre nueva ventana)>   Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Administrazio Elektronikoa (Ireki leiho berrian)

El Comisionado > Ohiko galderak > Errekargudun salmenta

Zer dira errekargudun salmentako baimenak?
Errekargudun salmentako administrazio-baimenekin, tabakoa errekargu finko batekin sal daiteke, Tabako eta Tinbre Saltokietako ("estankoak") salmenta-prezioen gainean. Salmenta merkataritza-dendetan edo jende-konkurrentzia duen beste mota batzuetako dendetan egiten da, makina saltzaileak erabiliz edo eskuz, Legean aurreikusten diren salbuespenen kasuan.
Nork ematen ditu baimenak?
Tabako Merkaturako Ordezkaritza organismo autonomoak, aurrez interesdunak hala eskatuta.
Tabakoa sal dezaket baimenik gabe?
Ez. Baimenik gabe gauzatutako errekargudun edo errekargu gabeko salmenta arau-hauste zigorgarria da.
Nork eska ditzake baimenak?
Eskatzaileek publikora irekitako establezimendu baten titularrak diren pertsona fisikoak edo juridikoak izan behar dute eta establezimendu horien motak Legearekin bat etorri behar du. Ezin izango dira errekargudun salmentako baimenak eman tabako -eta tinbre-saltokien titularrei edota tabako-merkatuko langileren batekin lotura pertsonal edo laborala duten pertsonei.
Zein iraupen dute errekargudun salmentako baimenek?
Baimenek hiru urteko iraupena dute eta aldi beretarako berritu daitezke, titularrak hala eskatuta.
Nola eskatu behar dut baimena?
Eskatzailea tabako-lanez hornitzea erabakitzen duen Tabako eta Tinbre saltokira ("estankoa") joan behar du; horrek udalerrikosalmenta-puntutik gertuen dauden hiruetako bat izan behar du edo, hala badagokio, dagokion tokiko erakunde txikiago bat, betiere, kontuan hartuta zigarro-salmentaren kasuan posible dela zigarreta-hornidurarako estankoaz bestelako batean hornitzea; han, instantzia-eredu bat emango diote autokopia-paperean, bete behar dituen lau alerekin. Gero, instantzia-ereduan ezartzen den tasa ordaindu beharko du.
Behin dagokion tasa ordainduta, dagozkien aleak Ordezkaritza honetara bidali behar dituzte bai saltzaileak eta bai interesdunak, instantzia-ereduan agertzen diren jarraibideekin bat.
Azkenik, nabarmentzekoa da izapideak Internet bidez egin daitezkeela eta, 2006ko urtarrilaren 1az geroztik, eta instantzia-eredu berriak onartzen diren heinean, deklarazio arduratsua erantsi behar dela, ordenamendu juridikoan aurreikusten diren mugaketa eta debekuei dagokiena, orobat makinaren identifikazio-datuak. Bi dokumentuak Tabako eta Tinbre saltokietan eta web gune honetan agertzen dira.
Tasak ordaindu behar dira?
Bai. Hiru urteko esleipen-aldi bakoitzerako edo baimen-esleipena berritzeko tasa Tasak atalean kontsulta dezakezu, web gune honetan (3 tarifa).
Nahitaezkoa da eskaera egin zen estankoan hornitzea?
Bai, beti hornitu behar da arauz egokitzen den estankoan. Esleitutako Tabako eta Tinbre Saltokian ez hornitzea arau-hauste zigorgarria da.
Prezioak libreki finka ditzaket?
Ez. Saltokietarako bezala, errekargudun salmentarako lanen prezioak finkoak dira eta aldian behin argitaratzen dira Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE). Kontsultagarri daude orri honetan. Baimendutako prezioez bestelako batzuetan saltzea arau-hauste zigorgarria da.
Nahitaezkoa da tabakoa makinaren bidez saltzea?
Bai, taberna eta jatetxe baimenduetako zigarro eta zigarrotxoak salbu.
Mugaketak daude errekargudun tabako-salmentarako?
Bai, indarrean dauden osasun-arauetan eta, hala badagokio, salmenta gauzatzen den Autonomia Erkidegoan ezartzen dena. Besteak beste:
  • Ezin da tabakorik saldu erretzeko legezko debekua dagoen tokietan.
  • Makina bidezko salmenta indarrean dauden arauetan baimendutako establezimendu motetan bakarrik gauzatu ahalko da.
  • Makinen aurrealdean tabakoa osasunerako kaltegarria dela dioen oharrak agertu behar du.
  • Debekatuta dago errekargudun salmenta 18 urtetik beherakoei gauzatzea; hori dela eta, salmenta automatikoaren kasuan, makina saltzaileek establezimenduaren titularraren eta saltzaileen zaintzapean egon behar dute eta debeku hori gogorarazten duten kartelak instalatu behar dira.
Zein dira errekargudun salmentako arau-hausteak eta zein zigor eragiten dituzte?
Honako hauek arau-hausteak dira:
  • Baimena eskatzeko instantzian emandako datuak faltsutzea.
  • Establezimenduaren kanpoaldean tabako-lanen marka edo produktuen edozeinako publizitate agertzea.
  • Legez ezarritakoez bestelako prezioetan saltzea.
  • Esleitutako saltokiaz bestelako hornitzaile batengandik tabakoa lortzea.
  • Errekargudun salmentako tarifa ofizialak edo baimena ziurtatzen duen dokumentua toki ikusgarri batean ez adieraztea.
  • Tabakoa dagokion administrazio-baimenik gabe saltzea.
  • Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren ikuskapen-ekintza erresistitzea, ukatzea edo oztopatzea.
Errekargudun salmentarako baimenduek gauzatzen dituzten arau-hausteetarako jasotako zigorrak isunak dira, arau-haustearen larritasunaren arabera kuantifikatzen direnak, edo baimena kentzea, eskaerako datuak faltsuak direla ziurtatuz gero.
Nola salatu dezaket arau-hauste bat?
Web gune honetako Arau-hausteak atalean denuntziak gauzatzeko moduari buruzko informazioa aurkituko duzu.

Tabako Merkaturako Ordezkaritza / Comisionado para el Mercado de tabacos - Paseo de la Habana 140, 28036 Madril - Telf: 902 500 603 / 917 457 200 - Faxa: 917 457 212