Tabako Merkaturako Ordezkaritza - Ekonomia eta Ogasun Ministerioa
Tabako Merkaturako Ordezkaritza
Hasierako orria Contactar con el Comisionado
Portada  |  Web guneari buruzko laguntza  |  Web gunearen mapa  |  Beste web gune batzuetarako estekak  |  Web guneari buruzko kontsultak     |

Arreta-telefonoa
902.500.603

Administración Electrónica en el Ministerio de Economía y Hacienda (Abre nueva ventana)>   Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Administrazio Elektronikoa (Ireki leiho berrian)

El Mercado de Tabacos > Panoramika

Maiatzaren 4ko 13/1998 Legeak, Tabako Merkatuaren Ordenamenduarenak eta Zerga Arautegiarenak aldaketa handiak eragin zituen tabako-merkatuan, batez ere:

  • handizkako sektorearen liberalizazioa (tabako-lanen fabrikazioa, inportazioa eta handizkako banaketa)
  • tabako-lanen txikizkako merkataritzan monopolioa mantentzea (Kanariar Uharteetan salbu), horren titularra Estatua izaki, Tabako eta Tinbre Saltoki-sarearen, hots, arrunki estanko deritzenen bidez, gauzatzen duena.
  • Tabako Merkaturako Ordezkaritza Organismo autonomoa sortzea, Tabakoen Monopolioko Gobernuaren Ordezkaritza ordezkatzeko. Ordezkaritzak eskumen erregulatzaileak eta zaintzakoak betetzen ditu, neutraltasun-irizpideak aplika daitezen eta tabako-merkatuko lehia efektiboko baldintzak bete daitezen bermatzeko. Orobat, elkarrizketa- eta harreman-organo bat da, tabako-merkatuko eragileen eta horiek ordezkatzen dituzten erakundeen artean.

Tabako-lanen txikizkako merkataritzaren monopolioan, Estatuaren titulartasuna mantentzea berebiziko tresna da tabakoa bezalako produktu estankatu baten kontrolerako, zeinak osasunean, zergetan eta aduanetan eragin nabarmena baitu.

Uztailaren 9ko 1199/1999 Errege Dekretuak, Tabako merkatuaren Ordenamenduari eta Tabako- eta Tinbre-Saltokien Sarearen Esleipen Estatutuari buruzkoa denak, tabako-lanen txikizkako merkataritzaren erregimen juridikoa ezartzen du; hala, tabako- eta tinbre-saltzaileak Estatuaren esleipendunak dira eta esleipen-estatutua dute, non horien eskubideak eta betebeharrak, eta administrazio-esleipena jasotzeko oinarrizko arauak jasotzen baitira.


Tabako Merkaturako Ordezkaritza / Comisionado para el Mercado de tabacos - Paseo de la Habana 140, 28036 Madril - Telf: 902 500 603 / 917 457 200 - Faxa: 917 457 212