|
Arreta-telefonoa
902.500.603
|
|
Trámites (ver Subsede Electrónica) > Saltokiak
Orri honetan, saltzaileek Ordezkaritzan gauza ditzaketen izapideei buruzko informazio eta dokumentuak eskura ditzakezu. Izapide gehienak Internet bidez egin daitezke Ordezkaritzaren Izapidetze Telematikoko Sistemaren bitartez. Halaber, Tabako eta Tinbre Saltokien Sarea Autonomia Erkidegoka ere kontsulta dezakezu.
Tabako Merkatuaren Arautegia (Arau Orokorrak) atalean, izapideetarako garrantzitsuak diren zenbait arau aurkituko dituzu, bereziki maiatzaren 4ko 13/1998 Legea, Tabako Merkatuaren eta Zerga Arautegiaren Ordenamenduari buruzkoa, orobat uztailaren 9ko 1199/1999 Errege Dekretua, 13/1998 Legea garatzen duena eta tabako- eta tinbre-saltokien sarearen esleipen-estatutua erregulatzen duena.
| Izapidetzea |
Informazioa |
Internet bidez |
Aldi baterako Luzapenaren Baimena
Aldi baterako saltokia sortzea, jazoera publiko, azoka eta erakusketa eta abarrengatik.
|
 |
 |
Beste gai edo zerbitzu batzuk saltzeko baimena
Tabakoaz bestelako beste gai edo zerbitzu batzuk saltzea, erretzaileentzako gaiak edo papertegia. |
 |
 |
Kokapen-aldaketarako baimena
Saltokia jatorrizko tokiaren jarduera-eremu bereko beste lokal batera lekualdatzea.
|
 |
 |
Aldi baterako ixteko baimena
Saltokia behar bezala justifikatutako kausa batengatik ixtea, 5 laneguneko epean edo luzeagoan eta 2 urteko epean baino laburragoan. 5 lanegun baino gutxiagoko aldirako ixteko, ez da aurretiazko baimenik behar, baina Ordezkaritzari jakinarazi behar zaizkio 2 eguneko aurrerapenarekin.
|
 |
 |
Saltokiak transmititzea - Bizien artean
Saltokiaren titulartasuna ezkontideei, ondorengoei, aurrekoei edo zehar-ahaideei, hirugarren graduraino, transmititzea.
|
 |
 |
Saltokiak transmititzea - Mortis Causa
Titularraren heriotzarengatik, saltokia transmititzea. |
 |
 |
Obretarako baimena
Instalazioak funtsean aldatzea eragiten duten obrak egitea, saltokira zuzendutako azaleran edo horren banaketan, edota jarduera 15 egunez baino gehiagoz etetea eragiten dutenak. |
 |
- |
Kantitate Handiagoak Erosteko Baimena
Tabako-lanak indarrean dagoen arautegian ezarritako mugez gaindiko kantitateetan erostea. |
 |
- |
Biltegirako baimena
Saltokiak edo errekargudun salmenta-puntuak dauden lokalez bestelakoetan produktuak biltegiratzeko baimena.
|
 |
- |
Irekitzeko Ordutegia Mugatzeko Baimena
Saltokia irekitzeko ordutegia 1199/1999 Errege Dekretuko 29.g. artikuluan adierazten diren minimoen azpitik mugatzea.
|
 |
- |
|