Tabako Merkaturako Ordezkaritza - Ekonomia eta Ogasun Ministerioa
Tabako Merkaturako Ordezkaritza
Hasierako orria Contactar con el Comisionado
Portada  |  Web guneari buruzko laguntza  |  Web gunearen mapa  |  Beste web gune batzuetarako estekak  |  Web guneari buruzko kontsultak     |

Arreta-telefonoa
902.500.603

Administración Electrónica en el Ministerio de Economía y Hacienda (Abre nueva ventana)>   Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Administrazio Elektronikoa (Ireki leiho berrian)

Trámites (ver Subsede Electrónica) > Errekargudun salmenta > Tasa itzultzea

JAKINARAZPENA
Tabakismoaren aurkako Osasun Neurrien Legeak eragiten dien errekargudun tabakoa saltzeko baimendunek Tabako Merkaturako Ordezkaritzari ordaindutako tasak itzul diezazkien eska dezakete.
Madrilen, 2006ko urtarrilaren 31n

Tabakismoaren aurkako osasun-neurriei buruzko eta tabako-produktuen salmenta, hornidura, kontsumoa eta publizitatea erregulatzen duen 28/2005 Legean indarrean sartzearen ondorioz, tabako-produktuak saltzeko ezinezkotasuna sortu da errekargudun salmentarako baimendutako zenbait eragilerengan; horrekin, salmentarako gaitze-titulua izateari utzi diote, hori lortzeko zegokion tasa ordainduagatik ere.

Horrela, 2006ko urtarrilaren 1az geroztik, badaude errekargudun salmenta gauzatu ezin duten baimendunak, tabako-salmenta berariaz kanpo uzten duten merkataritza-jarduerak garatzeagatik edota tabako-salmenta eta -kontsumoa berariaz debekatuta dagoen tokietan egoteagatik.

Hori dela eta, 28/2005 Legeak ezeztatu duen baimenarengatik sortutako tasaren zati proportzionala itzultzea egokitzen da. Horregatik, eragindako eragileek tasa itzultzeko eskaera zuzendu behar diote Tabako Merkaturako Ordezkaritzari, zuzenbidezko titularra eta sortutako tasa identifikatu ahal izateko oinarrizko datu guztiak betez.

Tasa itzultzea errazteko, eskaera-eredu bat diseinatu da, orri honetan deskarga daitekeena.

Dokumentuak:  PDF dokumentua Tasa itzultzeko eredua

PDF dokumentua ikonoa ondoan duten dokumentuak PDF formatuan daude. Bistaratzeko arazorik baduzu, kontsultatu honako atal honetan: Laguntza (atalaDokumentuak deskargatzea).


Tabako Merkaturako Ordezkaritza / Comisionado para el Mercado de tabacos - Paseo de la Habana 140, 28036 Madril - Telf: 902 500 603 / 917 457 200 - Faxa: 917 457 212