Tabako Merkaturako Ordezkaritza - Ekonomia eta Ogasun Ministerioa
Tabako Merkaturako Ordezkaritza
Hasierako orria Contactar con el Comisionado
Portada  |  Web guneari buruzko laguntza  |  Web gunearen mapa  |  Beste web gune batzuetarako estekak  |  Web guneari buruzko kontsultak     |

Arreta-telefonoa
902.500.603

Administración Electrónica en el Ministerio de Economía y Hacienda (Abre nueva ventana)>   Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Administrazio Elektronikoa (Ireki leiho berrian)

Trámites (ver Subsede Electrónica) > Errekargudun salmenta > Eskaera > Informazio-oharra

INFORMAZIO-OHARRA

2007ko urtarrilaren 31z geroztik, indarrean sartu da urtarrilaren 25eko 104/2007 Ministerio Agindua, aitorpen-likidaziorako 598 eredu berria onartzen duena.

1/2007 Errege Dekretua indarrean sartzeaz geroztik, baimen-eskaera ez da errekargudun salmentarako behin-behineko baimena, eta behin betiko baimenari itxaron behar zaio tabako-lanak saldu ahal izateko. Hori dela eta, izapideak arintzeko eta baimena atzera dezaketen zuzenketak saihesteko, eskatzaileak datu oso guztiak adierazi behar ditu, dagozkien espazioetan. Horrez gainera, Udalak emandako jarduerarako lizentzia-zenbakia eta lizentziaren helburuaren deskribapena adierazi behar ditu.

Halaber, Agindu hori indarrean sartu zenetik (1/2007 Errege Dekretuaren ondorioz), ez da beharrezkoa saltzaileari eskaera-kopia bat bidaltzea.

Makina saltzaileen identifikazioari buruzko III. epigrafeari dagokionez, eskaera hau lehen aldiz aurkezten denean, makina saltzailearen kodeari, markari, modeloari eta serie-zenbakiari dagozkion atalak bakarrik bete behar dira, fabrikatzaileak makinaren gainazalean bertan adierazi duen moduan. Aurretik erregistratutako makinak berritzeko orduan, baimenean Tabako Merkaturako Ordezkaritzak lehenago eman dion makina saltzailearen erregistro-zenbakiak bakarrik agertu behar du.

Berebizikoa da kontuan hartzea ezin direla lortutako dokumentuen fotokopiak erabili, ez fisikoki eta ez informatikoki; izan ere, aurkezten den dokumentu bakoitzak eskaera-zenbaki independentea izan behar du.

Eredu hau, ohikoa den moduan, saltokietan eskuratu ahal izango da. Halaber, Ordezkaritzaren web gunean eskuratu ahal izango da:

  1. Formatu elektronikoan deskargatzeko.
  2. Datuak betetzeko eta eskaera aurkezteko, aurrez tasa ordainduta.
  3. Eskaera aurkezteko eta tasa modu telematikoan ordaintzeko.

Eskaerak aurkezteko bide informatikoak erabiltzea gomendatzen da, modu horretan espedientea askoz bizkorrago izapidetzen baita.


Dokumentuak:  PDF dokumentua EHA/104/2007 Ministerio Agindua

PDF dokumentua ikonoa ondoan duten dokumentuak PDF formatuan daude. Bistaratzeko arazorik baduzu, kontsultatu honako atal honetan: Laguntza (atalaDokumentuak deskargatzea).


Tabako Merkaturako Ordezkaritza / Comisionado para el Mercado de tabacos - Paseo de la Habana 140, 28036 Madril - Telf: 902 500 603 / 917 457 200 - Faxa: 917 457 212