Tabako Merkaturako Ordezkaritza - Ekonomia eta Ogasun Ministerioa
Tabako Merkaturako Ordezkaritza
Hasierako orria Contactar con el Comisionado
Portada  |  Web guneari buruzko laguntza  |  Web gunearen mapa  |  Beste web gune batzuetarako estekak  |  Web guneari buruzko kontsultak     |

Arreta-telefonoa
902.500.603

Administración Electrónica en el Ministerio de Economía y Hacienda (Abre nueva ventana)>   Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Administrazio Elektronikoa (Ireki leiho berrian)

Lege Oharra

Ordezkaritzaren Atari honetan dagoen informazioa zenbait arau juridikoren mende dago eta, berariaz, Ohar honetan xehakatuaren araberakoa da.

1. Atariaren Ardura-kentzea

Tabako Merkaturako Ordezkaritzak bere interes guztia "cmtabacos.es" domeinu-izenarekin identifikatzen den Ordezkaritzaren Atari hau sortzen eta eguneratzen jartzen du, atariko informazioa erabilgarria izan dadin interesatzen zaien pertsona eta erakundeentzat. Edozelan ere, Ordezkaritzak ez du bermatzen atariko informazioaren zehaztasuna edo eguneratzea, zeina aldatu egin ahal izango baita aurrez jakinarazi gabe.

Herritarrek Zerbitzu Publikoak Libreki Eskuratzeari buruzko 11/2007 Legearekin bat, Tabako Merkatuei loturiko prozeduren izapidetze elektronikoa Ordezkaritzaren Azpiegoitza Elektronikoaren bitartez gauzatu behar da, zeina "cmtabacos.gob.es" domeinu-izenarekin identifikatzen baita.

Ordezkaritzaren azpiegoitza elektronikoan sartzeko identifikatzailea hau da:

Ordezkaritzaren Azpiegoitza Elektronikoa

Ordezkaritzak ez du bere gain hartzen hirugarrenek Atariaren edukia erabiltzean eragindako inolako ardurarik. Akordioek, ebazpenek, zirkularrek eta Atari honetako gainerako dokumentu edo informazioek izaera informatiboa dute soilik.

Tabako Merkaturako Ordezkaritzak ez du bere gain hartzen inolako ardurarik Atariko edukien arteko esteketatik eta Atariaz kanpoko edukietatik eratorritako gaiei dagokienez, Azpiegoitza elektronikora sartzea salbu, edota Atariaz kanpoko edukien bestelako aipamenei dagokienez. Esteka edo aipamen horien helburua informatzea da soilik eta inolaz ere ez du esan nahi Ordezkaritzak eduki horien egileak edo edukiak dauden guneetako titularrak lagunduko dituenik.

2. Jabetza Intelektualeko eta Industrialeko Eskubideak

Atari honetako testuak, diseinuak, irudiak, datu-baseak, logotipoak, egitura eta gainerako elementuak babestuta daude jabetza intelektualari buruzko nazioarteko lege eta itunekin. Gune honen eduki osoaren edo zati baten edozein erreprodukzio, transmisio, egokitzapen, itzulpen, aldaketa, komunikazio publiko edo esplotazio, edozein modutan edo edozein baliabide elektroniko, mekaniko eta abarren bitartez gauzatzen dena, erabat debekatuta dago, Tabako Merkaturako Ordezkaritzak aurrez eta idatziz baimentzen badu izan ezik. Eskubide horien edozein urratzek prozedura judizial zibil edo penalak eragin ditzake.

3. Zuzenbide aplikagarria eta jurisdikzio eskuduna

Atariko elementuak erabiltzeak hemen adierazten diren legezko oharrak onartzea ekartzen du eta, batez ere, onartzea web gune honi loturiko gatazketan Espainiako Zuzenbidea nagusituko dela soilik, Madrilgo Epaitegiak eta Auzitegiak izaki horretarako eskudun bakarrak.

© Tabako Merkaturako Ordezkaritza, 2010


Tabako Merkaturako Ordezkaritza / Comisionado para el Mercado de tabacos - Paseo de la Habana 140, 28036 Madril - Telf: 902 500 603 / 917 457 200 - Faxa: 917 457 212